PLAKEN TEKTONIKA
ZERGATIK ALDATZEN ARI DA LURRAZALA?
Kontinenteen jitoaren teoriaren arabera, duela 200 milioi urte lurrazala kontinente bakarraz osaturik zegoen, mantuaren gainean flotatzenzegoena. Kontinente hari pangea deitzen zaio.
Lurraren biraketak eraginik, lur multzo bakar hori mugitzen eta puska handitan hausten hasi zen, harik eta puzzle handia osatu arte. Puska handi bakoitzari plaka tektonikoa esaten zaio.
Plaka tektonikoak oso geldo mugitzen dira, baina horietako bik elkarren artean talka egin eta plaka horietako bat jaso daiteke mendikate handi-handiaksortuz, eta bestea, aldiz, hondora daiteke ozeano-fosasakonak eratuz.
Bi plaken arteko harreman aldeak oso ezegonkorrak dira, eta alde horietan ere handiagoak izaten dira Lur barneko mugimenduak. Mugimendu horiek eraginik, kanpoaldean lurrikarak eta sumendiak gertatzen dira.


Zabaldu
del.icio.us